top of page
P1020232.JPG

Km0: gertutasuna

Baserrian km0 filosofia jarraitzen dugu. Gure produktuen salmentan ez ezik, egunerako beharrezkoa denaren erosketan ere.

Gertu banatzen dugu

Gure haragia eta gure eztia gu geu banatzen ditugu Orozkotik gertu dauden guneetara: Bizkaia eta Araba. Urrunago banatzea ez luke gure km0 filosofia beteko.

Gertu erosten dugu

Baserria eta abereak mantentzeko, beharrezkoa dena ahalik eta gertuen erosten dugu:

- Belarra: neguan ez dago janari nahikoa landetan eta mendian. Horregatik, udan Orozkoko hainbat landetako belarra moztu eta bildu egiten dugu, eta ganadua neguan ondo jan dezan gordetzen dugu.

- Pentsua: abereen elikadura pentsuarekin osatzen dugu, transgenikorik gabe, noski. Gure hornitzaileak Arabatik edo Nafarroatik ekartzen digu. Bestalde, gu geuk baserri alboan erein eta uztatzen dugun artoarekin osatzen dugu haien dieta.

Azkarai Baserria

Barrio Azkarai, 1

48419 Orozko (Bizkaia)

Telefonoa: 600 615 349

E-mail: azkaraibaserriaorozko@gmail.com

  • Facebook

facebook.com/azkaraibaserria

Izan zaitez gure berriak jasotzen dituen lehena:

Eskerrik asko harpidetzeagatik!

Azkarai Baserria, Orozko (Bizkaia).

bottom of page